Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Hernialde
2009ko uztailak 3, Ostirala

Azken ordukoak

2008-09-08 | 12:05:24

Itsaso Leunda Espainiako txapelduna

Hernialdearrak ezustekoa eman zuen Valladoliden jokatutako proban

Itsaso Leunda hernialdearrak Espainaiko Errepideko Txirrindulari Txapelketa eskuratu du Valladoliden. Ezustekoa eman du Leundak, ez baitzegoen faboritoen artean. Talde batek sortutako ihesaldian sartu zen eta La Garganta mendatean beste txirrindulari batekin, Fatima Blazquezekin, aldegin zuen talde horretatik. Helmugara gerturatzen ari zirela, Leundak erasoa jo zuen eta bakarrik iritsi zen.

Ez du erantzunik

Lurjabeek ez dute eman AHTren inguruko zundaketak egiteko baimenik

2008-07-02 | 13:06:55

Lurjabeek ez dute eman AHTren inguruko zundaketak egiteko baimenik

Informazio gehiago eskatu dute proiektuaren inguruan gaur egindako bileran

Bilera egin dute gaur goizean Hernialden zenbait lurjabeek eta AHTren inguruko zundaketa egiten dituen Typsa enpresako ordezkariek. Bertan, lurjabeek ez dute baimenik eman zundaketarik egiteko eta AHT proiektuaren inguruan informazio gehiago eskatu dute. Bilera eta gero, lurjabeek "Informazio gehiago, inposaketa gutxiago" jartzen zuen kartelekin protesta egin dute.

Ez du erantzunik

Larehun lagun Erniopeko mendi ibilaldian

2004-05-10 | 17:20:28

Larehun lagun Erniopeko mendi ibilaldian

Giro eskasarekin baina euririk gabe egin zen herenegun Erniopeko Zortzi Herrien IV. Ibilaldia. 467 lagunek eman zuten izena, baina azkenean 408 atera ziren Hernialdeko plazatik, eta horietatik 368 izan ziren hamaika orduren ondoren proba bukatzea lortu zutenak. Goizeko seietan eman zitzaion hasiera probari, eta Ernio azpian geratzen diren zortzi herriak zeharkatzen zituen ibilaldiari ekin zioten partaideek. Eguraldia ez zen oso ona izan, eta bidea lokatzez beteta zegoen, baina euririk ez zuen egin, eta antolatzaileak gustura geratu ziren. Ibiltariek ere esperientzia ona izan zela azaldu zuten behin proba bukatu ondoren, nahiz eta kontrolgune batzuetan ilaratan zain egon behar izan. Behin Hernialdera itzulita, erregularrenari saria eman zitzaion. Arkume bat eraman zuen, eta beste zazpi lagunek beste hainbat sari eraman zituzten, zozketaz banatuak.

Ez du erantzunik

Bideoa

 

Behe Bidasoako Hitzaren aurkezpen bideoa

Behe Bidasoako Hitza

Agenda

Erakusketak

argazki erakusketa
HERNIALDE, hernialdeko ostatuan - 2009-06-10

Ekitaldi guztiak ikusi »

Bat-batean

Datua

XX

Aurten XX. Joxean Tolosa pilota Txapelketa jokatuko da udan zehar Amezketako pilotalekuan.

Irudia

Voith-Gorostidiko babes ofizialeko etxebizitzen zozketa egin dute

Voith-Gorostidiko babes ofizialeko etxebizitzen zozketa egin dute

Tolosako Udalak Voith-Gorostidi eremuko babes ofizialeko etxebizitzen zozketa egin du. 572 eskatzaile izan dira (loteria-ontzian 727 bolatxo zeuden) eta 79 etxebizitza zozketatu dira.

Eztabaidak

Tolosa

Eitb-k eguraldi mapa aldatu du: mapa nagusian Euskal Herriko herrialdeez gain Espainiako Errioxa eta Kantabriaren berri emango dute. Zer iritzi duzu?

Jasotako azken mezua:

2009-07-01

Ez diot zentzurik bilatzen Kantabria eta Errioxa Euskal Telebistan emateari? Zer dute horiek euskald...(+)

Inkestak

Tolosa

Uda garaiko beherapenak: krisi garaian gehiago aprobetxatuko dituzu edo gutxiago?

Gehiago    Gutxiago   

 

Jasotako azken mezua:

Ni ez naiz beherapenen zain egoten eta erosketetara joateko. Egunen batean, bueltatxoren bat egingo ...(+)

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.